jueves, 18 de octubre de 2012

1, 2, 3! Praktikara!

Aste pare bat blogga eguneratu barik euki ostean, hemen gaude barriro!! Badakigu aste bi hauetan egunero sartu zaretela gure bloggean eta seguruenik markadoreen listara gehitu dozuela gure berririk euki gabe. Parkamen zintzo bat taldekide guztien partez! Lan ezberdinak egin behar izan ditugu eta agendan leku bat ere ez dogu topatu hemen idazteko!

Hala ere, ez zaitezte larritu!!! Hau ez da barriro gertatuko! Egunero gure bloggean sartzen ibili ez zaitezten, berri on bat dakarkizuegu! Urriaren 4ean izandako hirugarren praktika horretan, beste gauza batzuen artean, RSS-ak zer diren eta nola funtzionatzen duten ikasi genuen. Honen bitartez, gure bloggera harpidetu zaitezkete eta eguneratzen dugun bakoitzean, berrikuntza guztien berri izango duzue! Arazorik izanez gero, gurekin kontaktuan jartzea besterik ez daukazue. Gure taldekidea den Jon-ek klase guztiaren auurean azaldu zuen RSS bat nola egiten den beraz, jakin, primerako informatikari bat duzuela zuei laguntzeko prest!  Jarraitzaileak zaindu behar dira!

Horrekin batera, Creative Commons kontzeptua ere ikusi genuen, guk egindako artikulo bati lizentzia hau ezarriz gero, sarean dauden beste erabiltzaileak informazio hori erabiltzeko ahalbidetzen dituena.Honek ez du esan nahi kopia-pega klasikoaren teknika hobetzeko baliabide bat denik! KONTUZZ!! ;D

Honez gain, talde bakoitzak, bere egoeraren berri eman du klasekideen aurrean eta egia esango dizuegu: oraindik ez dakigu zein izango den burutuko dugun proiektua. Ideiak euki bagenituen baina oraindik buelta pare bat eman behar genien ideiei gure proiektua behingoz alde batera edo bestera bideratzeko. Behintzat, emoten zuen beste taldeak ere gure antzera zebiltzela, beraz gure egoera ez zan horren larria!!!

Azkenik klaseko hiru pertsonek (gure taldekidea Rikar barne), Fredericken ipuina irakurri zuten eta youtubeko bideo baten laguntzaz, ipuin bat bideora nola pasa daitekeen ikusi genuen, umeentzako istorio labur eta polit batekin batera.

Egun produktiboa, baina oraindik bidea dugu aurretik...

Hurren arte!






No hay comentarios:

Publicar un comentario