jueves, 18 de octubre de 2012

Kaixo lagunokk!!

Hemen gaude berriro saio berri batean.Gaur berri onak dakarzkigu zuontzako! Badakigu gitxi gora behera nondik nora joango den gure eskola praktikoko proiektua! Klase hasieran taldez talde urten behar izan gara eta besteoi nola goazen, gure bloggaren eta lanaren egoera...azaldu behar izan diegu. Hainbeste ta hainbeste buelta emon ostean, badirudi ideia on bat dugula esku artean bideo edizioa klasean lantzeko. Ez dugu gehiegi aurreratuko, izan ere nahiago dogu "Exclusiva" egunean bertan argitaratzea baina zeozer esango dizuegu: Lehen Hezkuntzan burutzeko bideo edizioaren esperientzia bat izango da!

Aurkezpenen datak ere finkatu ditugu eta azaroaren 8a izango da gure aurkezpenaren eguna. Gitxinaka detaile gehiago jakinaraziko dizkizuegu...

Horrez gain, kontzeptu berri batzuk ere landu ditugu; klasearen hasieran Delicious eta Digo programen inguruan sarean kuxkuxeatu dugu etiketek daukaten garrantzia ulertuz (eskerrik asko Jon Delicious-arena lortzearren! zelako artista geure Jon) eta ondoren folksonomiaren inguruan solasean ibili gara.

Behin aurkezpenak eta kontzeptuen azterketarekin amaituta, norbere gaian jarduteko denbora izan dugu. Egia esan nahiko fin ibili gara lanean, segur aski, orain arte eukitako egunik onena! Zorionak talde osoari gaur egindako lanagaitik! Aurkezpena azaroaren 8an izanda, gogor ekitea besterik ez dugu! Blogga eguneratuta utzi dugu eta gure proiektu pertsonalean aurrerapen batzuk ere izan ditugu.


Azkenean bakoitzak nor bere buruarekin egoteko 15 minutu izan ditu. Bakoitzak klaseko leku bat hartu du eta Alaitzek, gure irakasleak, testu bat irakurtzen zuen bitartean hausnarketarako tartetxo bat izan dugu! Ez dakigu zein izan dan orokorrean gelditu den sentsazioa, baina gure ustez behintzat nahiko ideia da.

Badirudi gure eguneroko bizitza lasterketa bat dala, egunero arineketa batean, presaka hemendik hara, askotan inora heldu gabe edo norberarentzako tartetxo txiki bat ere izan gabe...bazen behingoz gelditu eta norbere barruan begiratzeko garaia!






No hay comentarios:

Publicar un comentario