Gu geu!

Berriz ere Iraila. Beste uda bat atzean utzi duguna. Udako bidai, lagun, hondartza, juerga... eta esperientzia guztiak gure historiaren parte dira jada eta ikasturte berri bateri ekiteko ordua heldu zaigu!

Hainbeste denbora boli bat hartu eta paper zuri bat aurrean eduki gabe egon ostean, motxila soinean eukinda, fakultatea, ordenagailuak, ordu arteko deskantsuak eta zelan ez, egunero goizeko seiretan altxatu beharra, gure egunerokoak bihurtuko dira. Honek guztiak, ikasleok zein irakasle edo langileak, jasan behar izaten dugun "sindrome postvacacional" hori handiagotu besterik ez luke egingo. Baina ez da kasua.

Horrez guztiaz aparte, ikaskide guztiak berriz ikusteko ordua ere bada, gure ikasteko gogoei bidea egiten uzteko eta proiektu interesgarriak egiten hasteko ordua!

Hori da hain zuzen aurkeztu nahi dizueguna! Zuon pantaila aurrean daukazuen hau, guk  The Epopie´s taldea osaturiko blog bat da non klasean egiten ditugun lan eta hausnarketak ikusgai edukiko dituzuen.

Etiketak, HTML-Javascript, gadchetak, interfaz, embest, post... pfff!! Zenbat gauza! Egia esango dizuegu; ez gara informatikan adituak. Nahiko traketsak garela esango genuke hobeto esanda. Gaur bertan ikasi dugu blog bat zabaltzen eta hemen gaituzue jada! Beraz, hasieran blog-ak oso itxura ona ez badauka, utz iezaguzue tartetxo bat trasteatzeko ta blog-aren asunto honetan eguneratzeko, ondino gauza asko ikasteke ditugu eta! Ez dakigu urratu beharreko bidea nolakoa izango den, oztopoak aurkituko ditugula argi dago, baina orain dugun ilusio eta interes honek irauten duen artean dana errezagoa izango dela jakin badakigu.

Ahhh!!! Por cierto, ahaztuta geunkala! Aurkezpen batean eta ondiño gure buruak pantailaren babesean nortzuk garen esan gabe! Gu Jon, Rikar, Ander eta Lander gaituzue, baina hobe gure taldearen izenaz ezagutzen bagaituzue: The Epopi´s, gure lagun Epi eta Eporen oroimenean!

Besterik gabe, agur bero bat eman nahi dizuegu! Espero dugu zuon gustokoa izatea eta blog honetan lan egiten dugun bitartean, gugaz batera gozatzea!

Ondo izan eta hurrengo batera arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario