jueves, 27 de septiembre de 2012

Kaixo berrriz lagunok!

Behin Ikt-ko irakasgaian sartuta eta pixka bat ezagututa 2. saioari ekin genion eta taldeko blog berri bat sortu genuen, "epopitaldea" izenekoa. Klase hasieran, hainbat arazo izan genituen blog-a sortzeko zeren ez genekien nola erabiltzen zen, orrialde hauekin ez baitugu inolako esperientziarik. Blog-a behin sortuta sarrera eta orrialde berri bana egiten hasi ginen eta momentu horretan berriz ere arazoak izan genituen ez baikenekien non idatzi behar zen, nola igo behar ziren bideoak, nola jarri behar zen "hipervinculo" bat... ("HTML"n edo "Redactar"en).

Ondoren, blogaren erabileraren inguruko kontzeptu basikoak ikasi eta gero, "gadget" bat nola ipintzen zen ikasi genuen. Hori jakinda, gure bloga politago jarri genuen, atzekaldea pertsonalizatuz, bi gadget berri ezarriz (kontatzaile bat eta erloju bat) eta bideoak gehituz.

Blog-a pertsonalizatu eta gero etiketa batzuk jartzeari ekin genion beste orrialde batzuekin erlazionatu ahal izateko. Horrekin, egun horretan bete genuen lana amaitu genuen eta ondoren hitz gakoak esan genituen klase guztietan bezala eta han utzi genuen klasea hurrengo astera arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario