Gure txokoa

2012/10/18


 Kaixo lagunok!

Pasadan egunean web 2.0aren inguruko artikulu interesgarri hau aurkitu genuen eta zuen gustukoa eta erabilgarria izatea espero dugu:+



Massachussetseko Unibertsitatearen (Dartmouth) Center for Marketing Research  Estatu Batuetan erabiltzen diren sare sozialen inguruko ikerketa argitaratu zuen orain dela gutxi. Ikusi ikerkuntzan parte hartu zuten unibertsitateen %100a erabiltzen zuen sare sozialen bat. Gehien erabiltzen den sare soziala Facebook-a izan da (parte hartu duten unibertsitatetik %98 Facebook-a erabiltzen zuten) eta  %84a Twitter-a erabiltzen zuten. Unibertsitate hauek asko erabiltzen duten beste zerbitzu bat Youtube da %86arekin.





Ikerkuntzan parte hartu zuten unibertsitateak erabiltzen duten beste tresna famatuak blog-ak dira. WordPress da gehien erabiltzen den plataforma blog-ak sortzerako orduan. Azkenik aipagarria den datu bat blog-ak erabiltzen duen jendearen %85a iruzkinak jartzea onartzen dutela.





Batzuk RSS-a hilda dagoela esaten duten arren, unibertsitateen %77a RSS kanalak erabili ahal dituzte euren blogetan.




Partaideei egiten zaien galdera garrantzitsu bat, Interneten euren  instituzioari buruz argitaratzen diren iruzkinei eta berriei arreta prestatzen dieten  ala ez da. %68a  egiten dutela onartzen dute,  harrigarria iruditzen zaiguna oso erraz begiratu daitekela kontuan hartzen badugu.

Laburbilduz, badirudi Estatu Batuetako unibertsitateak 2.0 web-aren garrantzia ulertu dutela eta beraien tresnak sartzen ari dira errekrutatzeko, ebaluatzeko eta sustatzeko prozesuetan. Galdetu behar dugu geure buruari ea Puerto Ricoko unibertsitatean sare sozialak modu produktibo batean erabiltzen dituzten. Hori galdera bikaina izango zitekeen etorkizunean egin daitekeen  ikerketan.


--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012/10/12

Kaixo lagunok!

Hemen duzue Gure Txokoa! Bertan, artikulo interesgarriak, talde hausnarketak eta hainbat eta hainbat informazio gehiago aurkitu ahal izango duzue!

Gure txokoari hasiera emateko pasaden osteguneko berriak ekartzen dizkizuegu. Jakingo duzuen moduan, pasa dan osteguna ez zen ostegun arrunt bat izan.Urriak 11, Euskal Herrian, ikasle greba eguna izan zen gobernuak orokorrean, eta Wert ministroak bereziki planteatutako erreformen aurkakoa.

Ministro honen erreformak, murrizketetan dute oinarria, erasmus beken kenketa edo matrikulengatik ordaindu beharreko diru kopuruaren igoera esaterako (%15-25 bitartean lehen matrikulan, %30-40 bitartean bigarrenean, %65-75 bitartean hirugarrenean eta %90-100 bitartean laugarren eta azken matrikulazioan). Honen ondorioz, familia askoren egoera ikusita, ikasle askok, arazoak edukiko dituzte euren ikasketak burutu ahal izateko eta eskatu izan dena, dohakoa eta unibertsala den unibertsitate eredua izan da, non ikaslearen hitza kontutan hartzen den eta ikasketak, euren osotasunean, euskeraz burutzeko aukera bermatzen den.

Estatua krisian dagoela jakin badakigu baina egin behar diren murrizketak (zelako murrizketak!) hezkuntza eta osasunean egin behar izatea onartezina iruditzen zaigu. Hezkuntza, gizarte ororen oinarri sendoa da, datozen belaunaldiak prestatu eta heziko dituen oinarria, baina hala ere, gaur egungo politikariek, nahiago dute arlo honetan murrizketak egitea, beharrezkoak ez diren beste gauza batzuetan egitea baino ( euren luxuzko kotxe eta afariak, armada...).

Horrez gain, hezkuntza etapa bakoitzaren ostean, azterketa berezi bat egiteko asmoa erakutsi dute, hau da, ikasleek L.H. D.B.H. edota Batxilergoa amaitzerakoan, selektibitate antzeko azterketa batzuk egin beharko dituzte. Ministroaren aburuz, prozedura hau erabilita, unibertsitatera iritsiko diren ikasleek prestakuntza maila altuago bat izango dute. Hala ere, neurri honek, gure ustetan behintzat, umeen ibilbide akademikoa azterketa jakin batzuetan lortutako emaitzetan oinarritzea eta ibilbide honetan geroz eta oztopo gehiago jartzea baino ez dakar.

Gehienetan gertatzen den moduan, litekeena, eurek asmoekin aurrera jarraitzea zen eta seguruenik hala izango da, baina urriak 11 kalera irtetzeko eguna izan zen! Ikasleon hitza plazaratzeko eguna! Entzun behar gaituztenak, gure nahiak entzun ditzaten. Asmo horrekin, hamabietan hasi zen manifestaldia Arriaga plazan eta, pankarta eta oihuen artean, Jesusen bihotza plazara iritsi ginen.


Hasieran manifestaldi baketsu bat bezala hasi bazan ere, manifestaldian parte hartu zuten gazte batzuk Eusko Jaurlaritzan sartu ostean, polizia agertu zen eta euren agerpenarekin, manifestaldia amaitu zen. Pertsonak irtenarazi eta gero manifestaldia desegin zuten.


Amaiera triste bat benetan gure eskubideak defendatzen genuen egunerako!

"Soka estutuz joan arren, jarraitzen dugu ikasten. Oztopoak jarrita ere, eskubideak borrokatzen. Tantaz tanta lanean, sortzen dugu itsasoa, herriarean haizea tsunami bat bezala. Ikasle denok biltzen, eskolak euskalduntzen, milaka soka apurtzen" 

No hay comentarios:

Publicar un comentario