Bideo Edizioa

IKT ikasgai honetako saio praktikoetan lantzea tokatu zaigun gaia bideo edizioa izan da. Tokatu baino, hobe esanda, guk aukeratutako gaia izan da. Eskerrak eman beharrean gaude! Asko eskertzen da ikasleoi aukera ematen zaigunean landu beharreko gaia aukeratzerakoan. Askotan gure interesekin bat ez datozen aztergaiak izan ohi ditugu, desmotibazioa ekartzen duena. Guk nahi duguna aukeratuta, marko baten barruan, argi dago,  motibatuago egoten gara lan egiterakoan!

Esan bezala bideo edizioa da azaldu beharreko gaia eta horretarako aurkezpen dinamiko bat prestatu dugu, gainontzeko ikaskideekin gurekin aldi berean praktika dezaten eta aktiboki parte hartu dezaten.

Egia esan, osatuago dauden programaren bat aztertu ahal izan genuen baina azkenean Movie Maker-az baliatu gara aurkezpena egiteko eta hori izan da, sakondu eta klase aurrean aurkeztu dugun programa:
   
       - Unibertsala: ordenagailu guztiek duten programa bat da.
       - Nahiko sinplea da, Lehen Hezkuntzako umeekin lantzeko aproposa.
       -  Umeak IKT-ekin harremanetan jartzeko baliagarria.

Gure ibilbidea ikusita, txikiak ginenean ez ziguten bideoak egiten irakatsi (beste arrazoi batzuen artean, gaur egun dauden baliabideak ez zeudelako). Halere, denborarekin gauzak aldatuz eta garatuz joan dira eta IKT-ak gaur egunean, behar-beharrezkoak ez badira ere, argi dago asko erabiltzen direla eta sarritan, inoiz ikasi ez ditugun gauzak egitera behartuak ikusten gara.

Honez gero, uste dugu egokia izango litzatekeela umeak IKT-ekin ahrremanetan jartzea txikitatik, erabilera ezberdinak ikus ditzaten eta euren erabilgarritasunaz ohartu daitezen.

Guk planteatuko jarduera nahiko sinplea dela esan genezake, baina hala izan beharko da Lehen Hezkuntzako umeekin egitera bideratutako jarduera bat bada. Helduagoentzako programa baten ordez, sinpleagoa den batekin umeekin aplikarria eta erabilgarria den ariketa bat pentsatzen saiatu gara; irudi eta soinu ezberdinen bitartez, Movie Maker-a erabiliz istorio labur bat eraikitzea.

Horretarako hurrengo pausuak jarraitu ditugu:

1. Lehenik eta behin erabili nahi ditugun irudiak eta soinuak inportatu behar dira.
2. Jarraian iruudiak denboraren eskalan jarriko ditugu, argazki bakoitzari eman nahi diogun iraupena finkatuz.
3. Hasierako tituloaren edota amaierako kredituak sortu, istorioari hasiera eta amaiera emateko.
4. Irudien bitarteko diapositibak sortu.
5. Soinua pasarte ezberdineei egokitu, hau da, musika edo ahotsa, soinu hori dagokion irudiekin lotu.
6. Bideoak izan ditzakeen efektu ezberdinak (zuri beltza, argitasuna...) eta irudi batetik bestera pasatzeko transizioak azaldu.
7. Egindako produkzioa gordetzeko aukerak; proiektu edo amaitutako bideo bat bezala.

Honez gain, aurkezpenaren iraupena dela eta ezinezkoa izan zaigun arren, norbere ahotsa grabatzeko aukera era badagoela argi utzi nahi izan dugu, askotan musika erabili beharrean gure ahotsak narratzaile moduan sartu nahi izaten baititugu.


Orokorrean oso esperientzia polita izan daitekeela pentsatu dugu. Klasean egin duguna interneten eskuragarri dauden argazkiekin egin badugu ere, umeekin egiterakoan beste era batean planteatu geinke; umeei aurretiaz euren argazkiak klasera eramateko eskatuz gero, eurenak diren argazkiak erabili ahal izango dituzte euren oroimenean gordeko dituzten bideoak osatuz (txikitako argazkiekin eginiko bideo bat gurasoei erakusteko, esaterako).

Balorapena positiboa dela esango genuke.

Hona hemen Movie Maker erabiliz helburu didaktikoarekin egin daitezkeen bideo batzuen adibideak (gure taldekide batek ikastola garaian eginikoak):

1- XXI. mendeko poesia eta errima



2- Liburu baten inguruko lan artistikoa



3- Ingurugiroaren kontzientzia hartzeko bideo bat




No hay comentarios:

Publicar un comentario