Postprograma

Ikasgaiaren amaierara heldu gara. Ikasitako guztiarekin bilduma bat egin eta prozesua baloratzeko unea da eta hori da hain zuzen orrialde honetan aurkituko duzuena. Prozesuaren aspektu ezberdinen balorapena, egotekotan, hobetzeko proposamenekin batera:

Helburuak
            - Programa informatiko ezberdinak menperatzea, Lehen Hezkuntzan umeekin erabili ahal izateko.
           - IKTek izan ditzaketen erabilera ezberdinak eta haiekin lortu daitekeena ulertu eta menperatzea.                  - Aurkezpen dinamikoak egiteko gai izatea, norbere gaia era interesgarri batean azaldu eta entzuleek arreta gehiago jar dezaten.
            - Ikasgaia eguneratuta izatea, egunero egin izan ditugun ekintzen inguruan hausnartuz eta hobetzeko bideak proposatuz.
            - Taldeka lan egiten ikastea, errespetuz eta gogoz jokatuz, etorkizunerako ohitu gaitezan.
            - Gure erresistentziak eta baloreak identifikatzen ikastea, talde funtzionamendua hobetu daiten eta hobetu eta indartu beharreko puntuak zeintzu diren argi izan dezagun
            - Gure kabuz ikasten ikastea, edukiak gure kabuz landuz, danon arteko elkarlanaz ikasteko.

Edukiak
           - IKT
           - Bloga
           - Erresistentziak
           - Baloreak
           - Erlajazioa
           - Kontratu didaktikoa
           - Sarrerak
           - Orrialdeak
           - Hiperbinkuloak
           - Gadgetak
           - Etiketak
           - RSS
           - Creative commons
           - Delicious
           - Digo
           - Folksonomia
           - Bideo Edizioa
           - Posterrak
           - Aurkezpen baliabideak
           - Argazki edizioa
           - Eskola 2.0
           - Sare sozialak
           - Mapa mentalak
           - Errespetua
           - Aditasuna


Metodologia

      Irakasgai honetan erabilitako metodologia, bai atal teorikoan eta baita praktikoan ere, egiten uztearena izan da (laissez faire, adituek esango luketen moduan). Metodo honi jarraituz, ikasleari garrantzia ematen zaio, gure esku uzten dira edukiak eta guk dugu eduki horrek landu eta transmititzeko ardura. Metodo egokioa da, oso. Irakaslea gidari, aholkulari eta laguntzaile papera hartzen du eta erantzunkizun handi bat ikasleengan jarriz, ikasleei euren kabuz ikastea ahalbidetzen die, ikasten irakatsiko diena. Hala ere, ez da edozein testuingurutan aurrera eraman daitekeen metodo horietako bat.

     Irakasleak, metodo hau erabiltzea erabakitzerakoan, erantzun bat jaso behar du klasearengandik eta klasea, konpromesuz jokatu beharko du. Metodo honekin ikasleok paso egiten badugu, ikasgai honetan landu beharrekoa ez litzateke behar bezala sakonduko eta beraz, metodoak porrot egin duela esan genezake.

     Beraz, emaitzak ikusi ostean klasea eta irakaslea zoriontzea eta euren lana eskertzea besterik ez dugu. Irakaslea, metodo hau aukeratzearren eta gure kabuz eta elkarlanaz ikasteko aukera hau ematearren. Ikaskideak, egindako lanengaitik eta bistan dauden emaitzengatik.

Ebaluazioa

     Ebaluazioa ere, ikasgai honetan beste era batekoa izan da beste ikasgaiekin konparatuta. Koebaluazioa eta autoebaluazioari garrantzi berezi bat eman zaie. Ez dakigu nondik norako eragina izango duen azken emaitza baina behintzet eskertzen da irakasleak gure iritzia kontutan hartu izana. Zintzotasuna eta heldutasuna eskatzen dituen asunto bat da baina behar bezala eginez gero, ebaluazio osoago bat lortzen dela esango genuke.  

    
       

No hay comentarios:

Publicar un comentario