jueves, 29 de noviembre de 2012

Atzera begirada bat

      Klasera heldu ginenean ezinezkoa ematen zuen, baina bai. Heldu da eguna. Azken eguna.

      Askotan pasatzen zaigun, oporrak desiatzen asteak egon ostean, amaiera emateko momentua heltzen zaigunean, nostalgiak zer esan handi izaten du.

     Laburra izan da ikasgai honetan elkarrekin pasatu dugun debora. Ematen du atzo izan zela blogg-a sortu genuen eguna baina hiru hile pasatu dira geroztik! Konturatu gabe egunak ihesi joan dira eskuartean baina halan eta guztiz ere, ziur nago ikasgai honetan ikasitakoa luzaroan memorian gordeko dugulaz.

      Lortutako emaitzak oso onak izan dira eta emaitzak oso onak izateaz gain bidea bera ere nahiko aberasgarria izan dela esango genuke. Homerok (historian zehar gogoratuak izango diren kutsu handiko obra literarioak idantzi zituen idazle greziarrak) esan zuen bezala, ametsak (kasu honetan, helburuak) lortzeko egiten dugun bidaia helburua bera lortzea baino garrantzitsuagoa da.


     Segur aski, bidaia ez da Homerori gustatuko litzaiokeen bezain luzea izan baina intentsitate handiz bizitako hiru hile izan dira. Luzeak baino, emankorrak izan dira. Egun bakoitzak IKTen mundu honetan aurrerapausu bat eman eta barria den zeozer ikasteko aukera eman digu.

     Posterrak, mapa mentalak, aurkezpen baliabideak, bideo edizioa, argazki edizioa... asko eta mota askotakoak izan dira landu ditugun gaiak eta asko baita gai honeen inguruan jasotako informazioa. Horrez gain, praktiketan jarraitu dugun metodologia oso gertua eta parte hartzailea izanik, informazio hori praktikan jarri dugu eta holako gaiek hezkuntzan izan dezaketen aplikagarritasuna frogatu dugu. Oso praktikoa

     Klaseak amaitu arren, laster helduko zaigu praktiketan aritzeko sasoia eta bertan, ikasitakoari erabilpen bat ematerakoan frogatuko dugu zein baliagarria izan den hemen ikasi dugun guztia.

     Besterik gabe, batek daki blog honek jarraipenik izango ote duen, batek daki gure Epi eta Epo eguenero online jarraituko duten baina eskerrak ematea gustatuko litzaiguke hiruhilabete honetan talde praktiko hau osatu dugun pertsona bakoitzari
   

 

jueves, 15 de noviembre de 2012

Azaroak 15! Aurkezpenik jarraituz

       Aurkezpenekin hasi den taldea, argazki errepositore eta editoreen inguruko aurkezpena egin digu. Landutako editoreak, PicMonkey, Photoscape, Editor de Windows eta Photoscape Express izan dira eta azterketa interesgarri bat egin ditu haien abantaila eta desabantailen inguruan.

       Beste alde batetik, errepositoreak ditugu eta talde honek aukeratutakoak, Fotolog, Picasa, Flicker eta Twicpic izan dira eta aurreko kasuan egin bezala, abantaila eta desabantaila ezberdinak aurkeztu dizkigute, errepositore bat edo beste aukeratzerakoan kontutan hartu beharrekoak.

        Pickmonkey-ean zenratuz, online erabilgarri den programa bat dugu honako hau. Argazkiak moztu, bertan testua jarri, editatzea... ahalbidetzen digu. Aipatu beharrekoa da efektu batzuk dohakoak direla baina beste batzuk erabiltzeko ordaindu beharra dagoela. Oso garrantzitsua da jakitea argazkiak bertara igotzen baditugu ere, programak ez dituela bereak egingo eta gure ordenagailuan gordetzeko aukera dugula. Ordanagailuan gorde ezean, argazkia desagertuko da.
                                                                                                                    
                                                                                                                                                                Bigarren taldeak, Eskola 2.0 ren inguruan hitz egin digu. Badirudi sakondu eta sakondu arren, gai hau amaiezina dala!!! Oso interesgarria izan da zelan planteatu dizkiguten programa ezberdinak IKT-en erabilera bermatzen dutenak eta era berean klasean erabilgarriak diren ariketa dinamikoak egiteko aukera ematen dizkigutenak.

        Azaldu diguten lehenengo programa, ingelesezko ahoskotasuna lantzeko erabili ohi da eta testu bat idatziz, programak testua irakurri du ahoskotasuna behar bezala erabiliz eta honezkero, programa hau erabiliz, ikasleek ahoskotasuna eta entzumena landu ahal izango dute. https://acapela-box.com/AcaBox/index.php

        Jarraian, komikiak egitera bideraturiko programa bat erakutsi digute, bitstrips izenekoa. Egoera ezberdinak aukeratu daitezke, pertsonai ezberdinak, euren postura aldatu daiteke, mota ezberdinetako bokadiloak jartzeko aukera dago... aukera anitz eskaintzen dizkigu programak eta umeekin lantzeko dibertigarria izan daiteke, istorio bat osatu dezaten eta bide batez, haien sormena landu dezaten.

        Azkenik, arbel digitalaren inguruan jardun dira eta dituen abaintailak aurkeztu dizkigute, hala nola, ariketak denen artean zuzentzea, azalerak eta perimetroak kalkulatzea, joko hezigarria edo bideokonferentziak aurrera eramatea, dokumentalak ikustea, ingurunea aztertzea... Oso ideia ona izan daitekeela uste dugu, baina klaseko arbel digitalean idazten saiatu ostean eta idazteko horren erreza ez dela frogatu ostean, uste dugu oraindik denbora beharko dela herreminta honen erabilera hobetu ahal izateko.

         Portziertoo, Amaieran aurkeztu duten bideoa oso ona neskakkk!!! Oso ondo pasatu dugu eta Leirerekin batez ere, ahotsaren tonalitatea lantzen ikasi dugu!! :P

        Hirugarren taldeak, gure eguneroko bizitzan pil pilean dagoen gai horietako bat jorratu du: Sare sozialak. Danok daukagu twitter, tuenti, facebook, myspace... baina hezkuntzarako baliagarriak izan daitezke? Egia esan, eta eurek esan duten moduan, nahiko zaila da hezkuntza mundura bideratzea baina egunerkotasunean jarraituz gero eta behar bezala erabiliz gero, erabilgarria izan liteke ikasleontzako.


        Euren saiakera, Twitterrekin burutu dute baina zoritxarrez, ez du erantzunik izan klasekideen aldetik. Proposatutako jarduera, talde bakoitzak bere taldearen argazki barregarri bat igotea zen eta azkenean,
ariketa klasean burutu dugu. Hona hemen gure MAGISTYLE argazkia mugimendu efektuarekin eta guzti!!

Eskerrik beroenak gure neska twitteroei!!!

          Aurkeztutako laugarren lana mapa mentalen ingurukoa izan da eta eurek esan duten bezala, mapa mentalek ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan duten baliagarritasuna eta garrantzia aztertu dugu.

Hiru izan dira aztertu ditugun programak, Power Point, Cmap tools eta Spice Nodes, eta oraingo honetan ere, programa ezberdinak erabiltzearen abantaila eta desabantailak aurkeztu dizkigute.

Ondorio bezala, euren ustez, umeekin programa honek erabiltzea baino, komenigarriagoa izango litzateke umeek mapa mentalak zer diren jakitea eta gero behin heldutasun maila bat izanda, holako programak erabiltzen hastea.

Aurkezpenarekin amaitzeko, jarduera bat egin dute eta mugimenduan jarri gaituzte. Talde bakoitzari orri bat tokatu zaio gai ezberdinen ingurukoa (zaporeak, koloreak...) eta post-it eta irudi ezberdinen laguntzaz mapa mental ezberdinak sortu ditugu.

jueves, 8 de noviembre de 2012

Azaroak 8

Bueno bueno buenoo!!! Nerbioak pil pilean, azkenengo momentuko aldaketa, topatzen ez ditugun pen drive-ak... aurkezpenen eguna heldu daaa!! Gure lanak elkarbantzeko unea heldu zaigu!

Aurkezpen egunak berez errezak ez badira, are eta gutxiago izango da lehenak izanda eta Rikar eta Ander gaixorik egonda. Halere, azken egunetan airean dabiltzaten birusek gure aurkezpena oztopatu nahi duten arren, ondo egitea espero dugu! Animo talde!! Al turrón! (Ikusi aurkezpena Bideoen Edizioa orrialdean)

http://epopitaldea.blogspot.com.es/p/bideo-edizioa.html

                                    .....................................................................................  

Behin gure aurkezpena amaituta, entzulegoaren artean gure jesarlekua hartu eta besteen lanak entzun eta haietatik ikasteko txanda izan da.

Jarraian urten dan taldea, Laupuntuzero izan da. Talde honek aukeztu diguna Gloster (http://edu.glogster.com/) programa izan da, posterrak egiteko erabili ohi dena. Pertsonalki, gauza barri bat izan da guretzako. Posterrak egitea profesionalen esku baino ez zegoela pentsatzen genuen. Ikusten da gu ere poster bat egiteko gai garela!

Oso programa interesgarria izan da, bai helburu didaktikoa eta bai gure eguneroko bizitzan helburu pertsonalak dituzten ideiak gauzatzeko. Programarekin trasteatzen (Alaitzi horrenbeste gustatzen zaion hitz hori ;D) ibili gara eta oso aurkezpen dinamikoa osatu dute gure kideek! Lan polita!

Gaurko egunarekin amaitzeko, Kiwiei tokatu zaie. Talde honek aurkeztu diguna Power Pointa, Prezia eta haien arteko desberdintasunak izan da. Betidanik (edo behintzat erakutsi zigutenetik) Power Pointa erabili izan dugu baina unibertsitatera heltzean harrituta gelditu ginen aurkezpenak egiteko zeuden beste era batzuekin, Prezya esaterako. Oso dinamikoa eta ikusgarria da eta entzulegoaren arreta mantentzeko erraztasun gehiago eskaintzen dizkigu.


Honek ez du esan nahi Power Pointa erabiltzeari uko egin behar zaionik baina egia da, Prezia oso baliagarria izan daitekela aurkezpenak egiterako orduan. Umeekin esaterako, Power Pointa gomendatuko genuke, umeekin erabiltzeko aproposagoa delakoan (sinpleegia ez den arren, sinpleagoa baita).

Eskerrik asko Kiwiei! Benetan! Aurkezpenak gure eguneroko ogia dira magisteritzan eta holako baliabideak ezagutzea oso garrantzitsua da. Gainera ez da aukezpen teorikoa izan baizik eta guk geuk aukera ezberdinak frogatzen joan gara. Horrelako gauzak ikasita, gure lagunei kontatzen dizkiegunean informatikoak emango dugu!!