jueves, 20 de septiembre de 2012

Kaixo lagunok!

Gure bloggari hasiera emateko, lehenengo praktikan aurrera eraman genituen ekintzak aurkeztuko dizkizuegu.

 Lehenik eta behin,irakasgai berri honekin "modu erlaxatu batean" hasteko, zazpiretan esnatu eta gero zaila egin zitzaigun arren, abesti lasai bat entzun gendun begiak itxita, musikaren haria ez galtzeko eta gure pentsamendu sakonetan murgiltzeko.

 Musika asko gustatu zitzaigunez, zuekin konpartitu nahi dugu zuek ere disfrutatu ahal izateko.



Musika entzun eta gero, momentu horretan geneuzkan edo sentitzen genituen erresistentziak eta baloreak aukeratu  genituen eto gero komunean jarri genituen eta erresistentzia bat eta balore bat aukeratu genituen.


-          Honestitatea: Konszienteak gara hobetzeko edo era egokian egiten dugunaz, merezi edo merezi ez dogunaz… Azken finean, gure egoera zein den ezagutzen dugu.

-          Distrakzioa: Alperrak ez garen arren, nahiko kostetan zaigu denbora guztian lanean egotea eta beraz, nohizean behin distraitu egiten gara.

Ondoren, informazioa zabaltzeko erabiltzen ditugun tresnak komentatu genituen, eta behin ados jarrita antzerki izugarri eta barregarri bat prestatzen hasi ginen, txotxongiloak (Epi eta Epo) honen protagonistak zirelarik.Antzerkiaren bitartez gelakideen artean barregura sortu genuen batez ere ahots arraroa jarri genuelako, ahots gabe gelditu ginen arren.

Guk amaitu eta gero beste gelakideek euren aurkezpenak egin zituzten. Batzuk oso landuta zeuden eta berehala konturatu ginen beraiek egindako lanaz baina beste batzuk ez zuten antzerkirik prestatu eta pixkat aspergarriak izan ziren, aurkezpen normalak izan baitziren. Aurkezpenak amaitzerakoan kontratu didaktikoa egiteko ideiak eman genituen denon artean eta azkenean kontratu didaktikoko arauak finkatu genituen nahiz eta azkenean bakarrik arau bat jarri.

Azkenik, klasea amaitzeko, ikasle bakoitzak hitz bat esan zuen eta irakasleak hitzak apuntatu zituen

1 comentario:

  1. http://www.vidadigital.net/blog/2011/07/28/uso-de-redes-sociales-en-las-universidades-de-eu/

    ResponderEliminar