jueves, 29 de noviembre de 2012

Atzera begirada bat

      Klasera heldu ginenean ezinezkoa ematen zuen, baina bai. Heldu da eguna. Azken eguna.

      Askotan pasatzen zaigun, oporrak desiatzen asteak egon ostean, amaiera emateko momentua heltzen zaigunean, nostalgiak zer esan handi izaten du.

     Laburra izan da ikasgai honetan elkarrekin pasatu dugun debora. Ematen du atzo izan zela blogg-a sortu genuen eguna baina hiru hile pasatu dira geroztik! Konturatu gabe egunak ihesi joan dira eskuartean baina halan eta guztiz ere, ziur nago ikasgai honetan ikasitakoa luzaroan memorian gordeko dugulaz.

      Lortutako emaitzak oso onak izan dira eta emaitzak oso onak izateaz gain bidea bera ere nahiko aberasgarria izan dela esango genuke. Homerok (historian zehar gogoratuak izango diren kutsu handiko obra literarioak idantzi zituen idazle greziarrak) esan zuen bezala, ametsak (kasu honetan, helburuak) lortzeko egiten dugun bidaia helburua bera lortzea baino garrantzitsuagoa da.


     Segur aski, bidaia ez da Homerori gustatuko litzaiokeen bezain luzea izan baina intentsitate handiz bizitako hiru hile izan dira. Luzeak baino, emankorrak izan dira. Egun bakoitzak IKTen mundu honetan aurrerapausu bat eman eta barria den zeozer ikasteko aukera eman digu.

     Posterrak, mapa mentalak, aurkezpen baliabideak, bideo edizioa, argazki edizioa... asko eta mota askotakoak izan dira landu ditugun gaiak eta asko baita gai honeen inguruan jasotako informazioa. Horrez gain, praktiketan jarraitu dugun metodologia oso gertua eta parte hartzailea izanik, informazio hori praktikan jarri dugu eta holako gaiek hezkuntzan izan dezaketen aplikagarritasuna frogatu dugu. Oso praktikoa

     Klaseak amaitu arren, laster helduko zaigu praktiketan aritzeko sasoia eta bertan, ikasitakoari erabilpen bat ematerakoan frogatuko dugu zein baliagarria izan den hemen ikasi dugun guztia.

     Besterik gabe, batek daki blog honek jarraipenik izango ote duen, batek daki gure Epi eta Epo eguenero online jarraituko duten baina eskerrak ematea gustatuko litzaiguke hiruhilabete honetan talde praktiko hau osatu dugun pertsona bakoitzari
   

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario